ISEA Kooperatibak honako hitzaldi hau antolatu du: “Nanoteknologiak Industriarako”.

Gaur egun nanoteknologia erabilera-eremu zabalak aurkitzen dabil, dela medikuntzan, dela materialetan edo elektronikan.

Baina begi bistakoa da gauza bat dela nano-mundua ikerketa-laborategian erabiltzea eta, bestea, berriz, industriaren egunerokotasunean erabiltzea; alegia, ekoizpenenean erabiliko diren materialetan nahiz lan-tresnatan.

Laborategi mailako nano-zientziatik merkatu-mailako erabilerara doan jausia ez da nolanahikoa. IK4-TEKNIKER halako erronkei aurre egiten dabilkie eta, ondorioz, eskarmentu handia lortu izan du. Aipatu eskarmentua ezagutzea guztiontzat interesgarria gerta dakiguke.

Hartara, ISEA Kooperatibak, IK4-TEKNIKER-en eskutik, honako hitzaldi hau antolatu du: “Nanoteknologiak Industriarako”. 

Hitzaldiaren helburua nanoteknologiatan oinarritutako erabilerak ezagutzea eta aztertzea da, horretarako honako lan ildoari jarraituz:

• Nano-materialak: beraien izaera eta definizioa.

• Gaur egungo aplikazioen ezagutza eta etorkizuneko aplikazioen azterketa.

• IK4-TEKNIKER-ek hainbat sektoretan lortu izan duen eskarmentu ezagutu ( Kotxegintzan, Eraikuntzan, Osasungintzan, Elektronikan, Energian, etab.)

Azkenik, nanoaditiboak erabiltzean sortzen diren arazoak aztertuko dira.

Hitzaldia azaroaren 14an izango da, 10:30etatik aurrera, LKS egoitzan (Arrasaten, Garaia Teknologia Parkean, alegia).

Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, arren, mezu bat bidali honako helbide elektroniko honetara: morobengoa@iseamcc.net.

like0

58 visualizaciones