10 gazte euskaldun Kolonbiara joango dira Mundukiderekin.
Irailaren 6tik 25era bitartean 10 gazte euskaldunek Kolonbiara bidaiatuko dute. 23 urtetik 30era bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa LABORAL Kutxan sortu zen. Erakundearen asmoa da, gazteekin partekatzeko moduko proposamen desberdin eta sozialagoen bitartez bezeroengana iristea.
Testua eta argazkiak: Mundukide. 2018ko abuztuak 28, asteartea.
1.- Hautaketa prozesua Izena eman zuten 870 pertsonetatik, 10 aukeratu dira, Mundukide Fundazioko bi kiderekin batera herrialde kafegilera bidaiatzeko. Hautaketa prozesu zorrotzari hasiera emateko, lehenik zozketa egin zen 100 pertsonako zerrenda bat osatzeko, eta, hautaketa irizpidearen bidez horietatik 30 aukeratu ondoren, azkenik 10 izan dira elkarrizketa pertsonalen bidez hautatu diren pertsonak.
2.- Interkooperazio sistema Esperientzia gauzatzeko, egitura kooperatiboko bi erakunderen arteko interkooperazio sistema aktibatu da. Hala, LABORAL Kutxak Mundukideren (kooperatibetako GKEaren izen bera duen euskal fundazioa) kolaborazioa izango du, izan ere, bidaia antolatzen, koordinatzen eta bidaiariei lagun egite parte hartuko du.
3.- Mundukide “bidaide” Taldeari Kolonbiara lagunduko dioten Mundukideko kide biak profesionalak dira kooperazioaren arloan. Biek daukate eskarmentu nabarmena Brasil,
Mozambike eta Kuban, eta une honetan, Kolonbiako birziklatzaile komunitatearen hazkunde jasangarrian eta kalitatezko enpleguan eragiteko helburuarekin, programa berriaren arduradunak dira, hain juxtu ere Nariño departamenduan.
Mundukidek ia 20 urteko esperientzia dauka lankidetza “kooperatiboan”, eta hegoaldeko herrialdeetan pertsonen gaitasunak indartzen eta haien garapen sozioekonomikoa hobetzen dihardu. Era berean, tokiko lidergoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa daukaten kontraparteen enpresa, antolaketa eta kooperazio lana indartzea du helburu. Ekuatore Ginea, Zimbawe, Mozambike, Ekuador, Peru, Kuba, Kolonbia eta beste herrialde batzuetan metatutako esperientziaren bitartez, Mundukidek ondo ezagutzen ditu hazkunde sostengarria bultzatzen duten garapen ereduak sustatzen dituzten tokiko erakundeak.
4.- Kolonbiar lurretan Kolonbiar lurretan, Suyusamako kideek egingo diote harrera taldeari. Suyusama elkarteak tokiko eta eskualdeko sostengarritasunaren kudeaketa prozesu parte hartzaileetan dihardu, Nariñoko departamenduan. Suyusamak gidari eta anfitrioi zereginak
beteko ditu, 20 egunetan, gure gazteentzako diseinatutako ibilbidean. 20 egunetan zehar taldeak Nariño ezagutuko du, Colonbiako hego-mendebaldean kokatzen den departamendua eta iparraldean Caucarekin konektatua dagoena; hegoaldetik Ekuadorrekin, ekialdetik erdiko eta beheko Putumayorekin, eta mendebaldetik Pazifikoko lautadarekin. Pazifoarekin, Amazoiarekin, Andeekin eta Hego-Amerikako frontera internazionalarekin bat egitearen ondorioz, honen posizioa geografikoa da, ekosistemiko, ekonomiko, kultural, ekonomiko eta gisa alorreko indargune ugarirekin,
5.- Arrasateko formakuntza saioa Uztailaren 24an, LABORAL Kutxaren bulego zentraletan, hautatutako 10 gazteak, Laboral Kutxako eta Mundukideko kideak bildu ziren lehen aldiz. Lehenik, taldea ezagutzeko dinamiken ondoren, eguna, gai ezberdinen inguruan egindako aurkezpenekin burutu zen: Helburuak, herrialdearen ezaugarriak, garapenerako lankidetza, eta abar…
Topaketaren azken ordua, gazteek 2 edo 3ko taldeetan egin behar duten aurkezpenaren edukia eta formatua azaltzeko erabili zen. Honenbestez, bidaian zehar, inguru-giroaz, ekonomia sozialaz, giza eskubideez, parte-hartzeaz, generoaz, eta beste gai batzuekin erlazionatutako gaien gaineko informazioa biltzen saiatuko dira. Gazteek egingo dituzten aurkezpenak Euskal Herriko herri eta hiriburu ezberdinetan egingo dira, bidaian jasotako esperientzia eta ikasketak elkar banatzeko.
Bidaiaren kronograma
Irailak 6
Bilbo – Bogota bidaia
Irailak 7
Bogota
Irailak 8
Bogota – Pasto bidaia
Irailak 9
Nekazaritza ekologikoko prozesuen ibilbidea (Chachagüí udalerria).
Villa Loyolako Prestakuntza, Nekazaritza Ekologikoaren Berrikuntza eta Ingurumen
Zentroan garatutako nekazaritza ekologiko eta ingurumen prozesuen inguruko
esperientziarik esanguratsuenetako bat da. Nekazaritza ekologikoko kafe produkzioaren
proposamena ezagutuko dugu, izan ere, proposamen horrek ingurumen baliabideak
babesteko eta era sostengarrian erabiltzeko estrategien inplementazioa sustatzen du
Nariñon.
Irailak 10, 11, 12 eta 13
Kafearen ibilbidea (Arboleda, La Union, San Lorenzo udalerriak). Ibilbide honek
La Union udalerriaren edertasuna uzten du agerian. Ibilbidean barrena, kafe sailak
ikusiko ditugu gailurrak eta mendikateak urratuz, bertako magalak lantzen dituzten
familien istorio mitiko eta harrigarriak ehunduz. El Sauceko komunitatea apaindu egiten
da gau izartsu eta epelei konpainia eginez, halakoetan mamitzen baitira fantasia mitiko,
legenda eta tradizio kulturaletan adierazten diren sentimendurik sakonenak.
Irailak 14
Ibilbidea San Juan de Pasto “Harriduraren hirian”
San Juan de Pasto, Kolonbia hegoaldean dagoen Nariño departamenduko hiria,
eskualdeko administrazio gune kultural eta erlijiosoa izan da koloniaren garaitik hona.
Berdearen hainbat tonuz estalitako paisaiek liluragarri egiten dute hiria, ehunka labore
lursail txikiri esker. Tradizio handikoak dira Beltzen eta Zurien Inauteriak eta Suaren
Inauteriak.
Irailak 15 eta 16
Arbasoen inguruko turismo ibilbidea (Pastoko udalerria – Obonuco
korrejimendu). Ibilbide honen xedea da Quillasinga indigenen komunitatearen
errealitatean sakontzea. Komunitatea Obonuco korrejimendu dago, Galeras
sumendiaren inguruan, itsas mailaren gainetik 2.400 metrora. Urarekin topo egiteak zer pentsatua emango dizu urak naturan daukan garrantziaz.
Irailak 17
San Felipe (Yacuanquer udalerria). San Felipeko bereda Yacuanquer udalerri
nagusitik 20 minutura dago, itsas mailaren gainetik 2.750 metrora. 3 km 2 -ko azalera
dauka, eta 200 biztanleko dentsitatea km 2 -ko. Bareke, tapia eta adobe eraikuntza
tekniken bidez eta lurrezko teilekin egindako etxeak eskualdean luzaroan lurra lantzen
eta abeltzaintzan ibilitako belaunaldien arrastoak dira.
Irailak 18
Arguello (Yacuanquer udalerria). Arguello izeneko beredak 7 km² hartzen ditu gutxi
gorabehera, eta 96 biztanleko dentsitatea dauka km 2 -ko. Bertan, etxeak sakabanatu
egiten dira errepideen edo eskolen ingurura. Aldakuntza klimatiko handiko lekua da, eta goi eta behe Arguello bereizten dira, geografikoki halaxe banatuta baitago. Arro hidriko
honek berebiziko garrantzia dauka komunitatearentzat, eskualdeko nekazarien ur iturri
nagusia baita, eta ondare sakratutzat jotzen baita.
Irailak 19
Las Lajas santutegira eta Tulcan hirira bisita (Ipiales udalerria – Ekuadorko
Errepublika). Las Lajasko santutegia Nariño departamenduaren hegoaldean dago,
Ipialesko ondoko hirian. Erromes eta turismo lekua da XVIII. mendeaz geroztik.
Santutegi hau Amerikako ederrena dela diote.
Soilik 15 minutura Rumichacako nazioarteko zubia dago, alegia, Kolonbia eta
Ekuadorko errepubliken arteko muga nagusia. Handik 2 km-ra San Miguel de Tulcan
dago. Lehen hiri komertziala den honetan, ondoko herrialdeko kulturaren berri izango
duzu.
Irailak 20 eta 21
El Motilon (Pasto udalerria – El Motilon korrejimendu). El Motilon, berez,
Encano errendimenduko bereda bat da, zeina San Juan de Pasto udalerrian dagoen.
Bereda hau La Cochako urmaelaren mendebaldean dago. El Motilongo portutik
txalupaz abiatu eta liluraturik geratuko zara paisaia, ur ezinago gardena eta bertan
dabiltzan espezie desberdinak ikusita. Ibilbide honen bidez beste leku batzuetara iritsi
ahal izango zara; horien artean: Carota, hondartza eta beste bereda batzuk.
Hondartzatxoan ia-ia itsasoan bezala sentituko zara; horretarako eguraldia eginez gero,
bertan bainatu ahal izango zara, eta La Cochako urmaeleko ur gezazko olatu ezin
gardenagoaz gozatu. Ikusiko dituzu ahateak igerian, eta hegaztiak leku eder honen
gainetik hegan. Natura erreserbetan aurkituko dituzu denetariko barazki eta fruitu erabat organikoak, zizare konposta, cuyetegiak, txerritokiak eta landa ingurunean zaudela
sentiaraziko dizuten beste animalia asko. Las Pavaseko behatokitik paisaia ikusgarriaz
gozatuko duzu.
Irailak 22
Pastotik Bogotara bidaia
Irailak 23
Bogotatik irteera
Irailak 24
Bilbo
Iturria: mondraberri.com
168 visualizaciones