Leartikerrek eta Tecnológico Nacional de México en Celaya-k lankidetza hitzarmen bat sinatu dute.

Joan den apirilaren 18an TECNM Celaya eta Leartikerrek lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten jatorri mexikarreko profilak erakarri eta trebatzeko helburuarekin, Leartiker eta Lea-Artibai ikastetxeak sustatu eta gidatzen duten TEP formazio programan parte hartu dezaten.

TEP programa mundu mailako formakuntza programa dual bat da, Polimeroen Teknologiaren inguruko gaitasun teknologiko eta ekintzaileak garatzera bideratutakoa. Laugarren edizioa irekita dago eta behar diren profilak programaren webgunean daude zehaztuta: https://www.programtep.com/sought-profiles.

Gero eta gehiago dira jatorri mexikarreko profil teknikoak eskatzen dituzten euskal enpresak, eta testuinguru horretan kokatzen da hain zuzen lankidetza hitzarmen hau ere. TEP programak polimeroen teknologiara bideratutako talentu beharrari erantzuten dio herrialde ezberdinetan, baina enpresen konpromiso kudeaketa ere errazten du. Izan ere, etorkizuneko langileei enpresa nagusiaren kultura ezagutzeko aukera eskaintzen die Euskal Herrian urtebeteko egonaldiaren bitartez.

Mexikora egin duen bidaian Leartikerrek Toluca eta Querétaro-ko TECNM-ak, COMECYT, Lerma eta Querétaroko CIATEQ, Walterpack, Reiner, Cikautxo eta Vistamex bisitatu ditu. Erakunde guztiek modu positiboan baloratu dute TEP programa, eta jatorri mexikarreko gazteak erakarri eta trebatzeko lankidetzan jarraitzeko beharra azpimarratu dute. Gainera, bisita hauek erakunde ezberdinekin lankidetza aukera berriak ikertzeko aukera eskainiko diote Leartikerri, eta ez bakarrik formakuntzaren alorrean, baita I+G+b-ra bideratutako espezializazioen garapenean ere.

Iturria: LEARTIKER.com

 

like0

100 visualizaciones