ISEAk Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak deituriko jardunaldia antolatzen du.
Gizarte-Berrikuntza gero eta garrantzi handiagoa hartzen dabil gure lurraldeko gizarte-batura, lehiakortasuna eta Iraunaraztea lortzeko.
Hori dela-eta, ISEA Koop Elkarteak “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldia antolatu du honako helburu hauekin:
• Gizarte-Berrikuntzari buruzko jarduerei buruz elkartrukatzea bultzatzea.
• Gizarte-Berrikuntzak administrazio publikok, nahiz enpresen zereginean izan dezaken errotzea.
• Enpresa eta Administrazio Publikoaren arteko elkarlana bultzatu gizarte-berrikuntza ekimenak sustatzeko.
Asmo horiek kontuan izanik “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldiak ikuspegi askotariko eduki hauek proposatuko ditu:
• Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen “Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab” izeneko ekimenak gizarte-berrikuntzaz duen ikuspegia; Diputatu Nagusiaren Kabinetekoa Zuzendaria den Xabier Barandiaren eskutik.
• Gizarte-Berrikuntzaren hastapenak; SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU) izeneko laborategiko Alvaro Luna-ren eta Egoitz Pomares-en eskutik.
• Gizarte-Berrikuntzaren ikuspegia KIMU BERRI izeneko enpresa eta administrazioaren lankidetzan; Debagoieneko Garapen Agentziaren eskutik.
• EROSKI Fundazioaren eskarmentua; Alejandro Martinez Berriochoaren eskutik.
• JAKIBERRI-Euskal Janari Lasterra izeneko ekimena; AUSOLAN Koop Elkarteko Amaia Agirreren eskutik.
• E3! Ekimena; ISEA koop Elkarteko Mikel Orobengoaren eskutik.
Jardunaldia LKSek Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen erdialdean duen eraikuntzan izango da, Maiatzaren 31ean, arratsaldeko 15:00etaik aurrera.
Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da; dela (943772064) telefonora deituz, dela (morobengoa@iseamcc.net) helbidera mezu bat igorriz.
117 visualizaciones