ORHI proiektua ofizialki abiatu da.

GARAIA Parke Teknologikoak ORHI proiektuko Bazkideen Lehen Bilera hartu zuen joan den otsailaren 12an eta 13an, datozen 3 urteetan nekazaritzako elikagaien sektoreari ekonomia zirkularreko irtenbideak landuko dituzten 9 erakundek bultzatuta.

ORHI

GARAIA Parke Teknologikoak ORHI proiektuko Bazkideen Lehen Bilera hartu zuen joan den otsailaren 12an eta 13an, datozen 3 urteetan nekazaritzako elikagaien sektoreari ekonomia zirkularreko irtenbideak landuko dituzten 9 erakundek bultzatuta.

ORHI proiektua INTERREG-POCTEFA 2014-2020 proiektuaren bigarren deialdiarekin finantzatzen da; Europako lurralde lankidetzako programa hori Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugako lurraldean garapen iraunkorra sustatzeko sortu zen. Proiektuaren izenak berak, ORHI, proiektuak duen mugaz gaindiko erronka islatu nahi du.

Zehazki, ORHI proiektuaren helburua da “POCTEFAren mendebaldeko lurraldeko nekazaritzako elikagaien industriari balioa ematea, hiru herrialdeetako enpresen artean sinergiak garatuz, eta mugaz gaindiko zein nazioarteko Teknologia Berritzaileak eta Negozio Eredu berriak identifikatuz, balio erantsiko erabilera berriak sortzeko eta enpresetako gai organikoen eta plastikoen fluxuen erabilera efikaz eta efizientea lortzeko”.

Bazkideen partzuergo batek garatuko du, erakunde hauen partaidetzarekin:

  • Euskaditik: SAIOLAN, SA (Proiektuaren burua), AZARO FUNDAZIOA eta ACLIMA (Euskadiko Ingurumen Industrien Kluster Elkartea)
  • Nafarroatik: AIN, Nafarroako Industria Elkartea
  • Errioxatik: ADER, Errioxako garapen Ekonomikorako Agentzia
  • Pirinio Atlantikoen aldetik: APESA (Association Pour l’Environnement et la Sécurité en Aquitaine), CCIBPB (Chambre de Commerce et de l’Industrie Bayonne Pays Basque) eta ESTIA (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées)
  • Midi-Pyrénéesen aldetik: COOP.DE FRANCE MIDI-PYRÉNÉES

Garapenean aurreikusi diren lan ildo nagusiak hauek dira:

  • Enpresen arteko sinergietarako metodologia bat garatu eta ezartzea
  • Teknologia eta Negozio Ereduen mugaz gaindiko identifikazioa, balio erantsiko erabilera berriak lortzeko eta enpresen artean materia organikoen eta plastikoen fluxuen erabilera efikaz eta efizientea lortzeko
  • Proiektuaren lurralde eremuan identifikatutako 2 Teknologia / Negozio Eredu ezartzea (gutxienez)

ORHI proiektuak Ekonomia zirkularreko egitasmoak bultzatzen laguntzen du, Europar Batasunak materia organikoaren eta plastikoen inguruan dituen erronka zehatzei erantzunez:

  • EBn urtero 88 milioi tona janari galtzen dira alferrik (Ekoitzitako elikagaien %20 gutxi gorabehera)
  • EBn urtero 25,8 milioi tona hondakin plastiko sortzen dira (%60 gutxi gorabehera packagingean). Plastiko horien %31-%39 inguru erraustegira eta zabortegira zuzentzen dira, eta plastikoaren eskariaren %6 baino ez da plastiko birziklatua.

Iturria: ptgaraia.eus

 

like0

164 visualizaciones