2017ko Tupper osasungarriaren lehiaketako irabazleak.
Pasa den Abenduaren 14an Elikadura osasungarriari buruzko konferentzia burutu zen Arrasaten. Bertaratu zirenak aukera paregabea izan zuten Xabier Gutierrez eta Leila Perezen gomendio jakintsuak entzuteko, beraien lan jarduera eta elikadura osasuntsua bateragarri egiten laguntzeko.
Konferentziaren bukaeran Osartenek antolatutako Tupper osasungarriaren lehiaketaren sari banaketa egin zen, non 25 kooperatiba desberdinetako 47 pertsonek hartu zuten parte, guztira 58 errezeta aurkeztuz. Hauek izan ziren irabazleak:
SARI OROKORRA
MaierTechnology Centereko MARIA MARIEZKURRENA.
Errezetaren izena: Deskonekzioa, estresaren aurkako formula energetikoa eta basotik ibilaldia.
AURKEZPENA
DanobatGroupeko UDANE MAKAZAGA.
Errezetaren izena: Espinaka, txitxirio eta kinoa buddha bowl-a.
PRESTAKETA MODUA
Laboral Kutxako NOELIA JIMENEZ.
Errezetaren izena: "Amonaren kontserba". Txitxirio entsalada lurrunetan egindako barazkiekin.
ERREZETAREN EGOKITZEA
Danobat S.Coop.eko Eneko Arreguiren emaztea, NAGORE GUTIERREZ.
Errezetaren izena: Indioilarra barazki eta arroz mexikarrarekin. Jogurt naturala mango, arandano eta fruitu lehorrekin.
Iturria: osarten.com
157 visualizaciones
