Copreciren gaineko erakusketa zabalduko dute bihar Agustindarren komentuan.
Aretxabaletako Udalak herriko industria balorean jarri gura du; horren harira, Copreciren gaineko erakusketa antolatu du. Asmoa da herritarrek ezagutzea herrian zer egiten den eta egiten denak ze maila duen. Erakusketa Agustindarren komentuan egongo da azaroaren 30era arte.
Udaleko eta Copreciko ordezkariak. | Ikusi handiago | Argazki originala
Etxetresna elektrikoetako osagaiak egiten dituen lantegia da Copreci. Egun, 1900 langilek osatzen dute taldea, eta 9 ekoizpen planta ditu mundu osoan zehar.
Erakusketa hilaren 30era arte
Aretxabaletako lantegian eta mundu guztian zehar egiten dituzten osagaiak ikusteko aukera dago erakusketan. Herritarrei zabalik egongo da 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Azaroaren 30ean itxiko dute erakusketa. Gainera, asmoa da ikastetxeekin lankidetzan bisitak egitea komentura.
Herriko kultura industria ezagutzera emate horretan, beste zenbait erakusketa egitea ere aurreikusten dute; adibidez, Ederlani buruzko erakusketa.
Iturria: goiena.eus
122 visualizaciones