Hilabete baino ez da geratzen Osartenen Tupper Osasungarrien lehiaketan parte hartu ahal izateko.
Oso erraza da. “Tupper Osasungarrien lehiaketarako errezeta” bete baino ez duzu egin behar. Horretarako, pentsatu errezeta originalen bat eta bidali osarten@osarten.com posta helbidera, errezetaren lanketaren argazki batzuekin batera. Lehiaketaren oinarriak webgunean kontsultatu ditzakezu, eta bertan lanean ohitura osasungarriagoak bultzatzeko lehiaketa honen gaineko informazio gehiago eskuratu ahal izango duzu.
¡ANIMATU eta PARTE HARTU! Lehiaketara minutu gutxi batzuk eskainita bi pertsonarentzako afari osasungarri bat lortu dezakezu ARZAK jatetxean.
Abenduaren 1ean bukatuko da parte hartzeko epea. ZURE ERREZETEN ZAIN GAUDE!
139 visualizaciones
