METAPOSTA Delivery aplikazio berriarean aurkezpena Garaian.
2011an martxan jarri zenetik, METAPOSTA enpresa askotako ohiko lan-tresnan bilakatu da. Azken urte honetan, funtzionaltasun berrietan lan egiten aritu gara, enpresentzako eskaintza erabat berritu arte.
METAPOSTA Delivery aplikazio berriak funtzionaltasun berri hauek biltzen ditu eta, azarotik aurrera, “Metaposta Enpresa” aplikazioa ordezkatuko du, hortaz, zerbitzu berri hauek eta aplikazio berria aurkezteko jardunaldira gonbidatzen zaitugu:
- 2017/10/25, 9.30-12.00, Garaia Berrikuntza Zentroko auditorioan, Goiru kalea 1, 20500 Arrasate-Mondragón.
Azarotik aurrera, zure erakundean instalaturik duzun aplikazioa (“Metaposta Enpresa”) ez da erabilgarri izaten jarraituko, beraz, jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu aplikazio eta funtzionaltasun berriak erabiltzen jakiteko.
Hauek dira METAPOSTA Delivery aplikazioak dituen hobekuntza esanguratsuenak: hitzarmenen formalizazioa (mugikorra edo ordenagailua erabiliz), sinadura elektronikoen aplikazioa integraturik, postontzi/harpidedunen altak eta bajak kudeatzeko aukera, bidalketak EKS kodeekin, bidalketa bikoitzak…
Izen-ematea: metaposta@metaposta.com – 943 000 833
110 visualizaciones
