New Yorkeko politikariak Arrasaten.

Euskal Herria bisitatzen ari dira egunotan New York estatutik -Brooklyn, Bronx, MIT eta komunitateko beste erakunde batzuetako ordezkariak– etorritako 30 politikaritik gora. Gaur, Arrasaten izan dira alkate Maria Ubarretxenarekin. Kooperatibagintzaren mugimendua ezagutzea da bidaiaren helburua, eta harako baliagarri izan daitezkeen ikasgaiak jasotzea.

New Yorkeko politikariak Arrasaten

| Ikusi handiago | Argazki originala

Mondragon Taldea ezagutzera etorri dira Euskal Herrira. MCCko unibertsitateak eta enpresak bisitatu dituzte eta ez hori bakarrik, erakunde publikoetan ere izan dira. Gaur, esaterako, Arrasateko Maria Ubarretxena alkatearekin izan dute hitzordua Otalora Jauregian. Besteak beste, Arrasatek gazteen emantzipaziorako dituen politikez egin dute berba.

"Kooperatibek etekinak sortzeko eta banatzeko duten modua ezagutzea asko interesatzen zaigu", dio New Yorkeko senatari Kevin Parker-ek. Eta gaineratu du: "Oso interesgarria iruditu zaigu Mondragonek negozio mota desberdinak uztartzeko duen modua". Parkerrek dio, hango errealitatean txertatzeko moduko esperientziak ezagutu dituztela.

Iturria: goinea.eus

 

like0

161 visualizaciones