OSARTEN prebentzio zerbitzu mankomunatuak Tupper Osasungarrien Lehen Lehiaketa jarri du abian.

Gero eta ohikoagoa da tupperraren erabilera langileen artean eta, erabilera mugatua bada ere, tupperra modu ona da osasuntsu jateko, eta zuek erakustea nahi dugu.

Osarten prebentzio zerbitzu mankomunatuak Tupper Osasungarrien Lehen Lehiaketa jarri du abian, lanean bizi ohitura osasungarriagoak bultzatzeko eta sustatzeko. MONDRAGON Korporazioko enpresetako eta Osarten Prebentzio Zerbitzuko Mankomunatuko bazkide diren enpresetako edozein langilek parte hartu ahal izango du, bai eta langileen senideek edo lagunek ere. Horretarako beren errezetak bidali behar dituzte abenduaren 1a baino lehen.

Kontuan hartuko da sormena eta aurkezpenaren originaltasuna, jana prestatzeko teknikak eta erraztasuna, bai eta erabilitako osagaiak ere.

Sariak

Lehiaketako irabazleak afari bat eskuratuko du bi pertsonarentzat, Arzak jatetxean, Gainera, beste hiru sari gehiago emango dira (150 eurokoa bakoitza). Balorazio irizpide bakoitzeko bana:

Informazio gehiago

like0

124 visualizaciones