Amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa.
Gaur, martxoak 31, amaitu da Huhezinema jaialdiaren hamargarren edizioa. Urteurren borobilari amaiera borobila eman diote, izan ere, sari banaketa ekitaldian argi geratu denez, gutxienez beste hamar urte egiteko prest dago euskal film laburren jaialdia. Beti bezperako koplak piezak eraman du sari nagusia, Goiena saria.
Huhezinemako sarituen talde argazkia. | Ikusi handiago | Argazki originala
Jarraian, saritu dituzten filmak:
Sail ofiziala
Goiena Saria: Beti bezperako koplak (800 euro eta 1.500 eurotan baloratutako kamera materiala)
Vertigo Saria: El Divino (500 euro)
Ikusleen saria: Karta Astrala (300 euro)
MUko ikasleen saila
Fikzio onena: Portrait (300 euro)
Dokumental onena: Trapu zaharrak (300 euro)
Ikusleen saria: Flash (100 euro)
Basque Culinary Saila
Basque Culinary Saria: Krispetak (500 euro)
Ikusleen saria: Wabi-Sabi (100 euro)
Iturria:goiena.eus
131 visualizaciones