Euspot lehiaketa aurkeztu dute gaur.
Seigarren euskarazko spot lehiaketa, Euspot, aurkeztu dute gaur, otsailak 8, Donostian, Aniztasunak aberastu egiten gaitu leloarekin. Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako alkate Unai Elkoro, MUko ordezkari Goio Arana eta Arizmendi ikastolako eta Artemaneko ordezkariak elkartu dira.
Seigarren Euspot lehiaketa aurkezten, Donostian. | Ikusi handiago | Argazki originala
Euskarazko spotak aurkeztu behar dira Mondragon Unibertsitateak hainbat erakunderekin elkarlanean antolatutako lehiaketara eta horretarako azken eguna apirilaren 26a izango da.
Spot onenak 1.000 euro jasoko ditu saritzat; MUko ikasleen spot onenak, 500 euro; eta publikoak emandako saria jasotzen duenak ere 500 euro. BHKlip saria, ostera, 250 euro izango dira. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 11n egingo dute.
Iturria:goiena.eus
163 visualizaciones