MONDRAGON-eko BAC-ek hitzaldi berri hau antolatzen du “Logistika konektatuaren alorreko eskarmentua; enpresa ekoizleen eraldaketan lagungarri gerta daitekeena Industria 4.0 bidean”

MONDRAGON-eko BAC-ek Urtarrilaren 25erako, 17:30etatik aurrera, honako hitzaldi berri hau antolatu du: Logistika konektatuaren alorreko eskarmentua; enpresa ekoizleen eraldaketan lagungarri gerta daitekeena Industria 4.0 bidean.

 Honako honetan hizlariak honexek izango dira:

 • Jon Murcia Lezama, Fagor Electronikan izenean.  IoT eta Datuen Azterketan oinarritutako jarduera berrien eredutan aholkularia. Honako gai hauek landuko ditu:

 - IoT delakoa garraioan eta logistikan  produktuen jarraipenerako erabilera mutur batetik besterainoko  hornikuntza sarean.

 - Logistica Konektatuan oinarritutako logistika eta ekoizlearen arteko harreman berria.

 - Lainoan oinarritutako BigDatak edo datuen azterketarako teknikek izan dezaketen eragina ekoizleen errentagarritasunean (ROI) eta bezeroen ezagutzan.

• Jon Ruiz, LKS Ingenieriaritzaren izenean. Geoteknikan Ingeniaria den honek honako gaiak erabiliko ditu:

- I-SEN Proiektua, IoT delakoan oinarritutako azpiegitura zibilen neurketarako, jarraipenerako eta instrumentaziotarako Sistema Ziberfisikoa

- I-SEN delakoaren erabilera garraio bideetako porlanezko azpiegituratan, tuneletan eta hormetan.

- I-SEN delakoren oinarriak eta bere IoT-ekiko lutura.

Bere edukiagatik, hitzaldi honek honako pertsona hauentzat gertatu daiteke interesgarria:

- Logistikako arduradunei.

- produktu garapen arduradunei.

- Ingeniaritzako arduradunei.

- Ekoizpen arduradunei.

- Marketing arduradunei.

- Ikerkuntza arduradunei.

 Aipatu bezala, hitzaldia Urtarrilaren 25ean izango da 17:30etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

 Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net

like0

95 visualizaciones