"Erronka estrategiko komunei" erantzuteko akordioa sinatu dute Aldundiak eta Mondragonek.
Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok eta Mondragon Korporazioko lehendakari Iñigo Ucinek hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmenak bi erakundeen arteko elkarlanean kokatzen da eta “lurraldean sortuko diren erronka estrategiko komunei erantzungo dieten proiektu berritzaileak sustatzea" du helburu.
Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok eta Mondragon Korporazioko lehendakari Iñigo Ucinek akordioa sinatu dute gaur goizean Arrasaten. Hitzarmenaren asmoa lurraldean sortuko diren "erronka estrategiko komunei" erantzungo dieten "proiektu berritzaileak" sustatzea izango da, erakundeetako buruek azaldu dutenez.
Ekitaldian bi erakundeetako ordezkariak izan dira -besteak beste Imanol Lasa Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, edo Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua- eta hitzarmenaren sinadurarekin, hainbat proiektuetan bi erakudeen arteko elkarlana irudikatu nahi izan dute guztion izenean Ucinek eta Olanok. Azken honek, gaurko hitzarmenak "etorkizuna eraikitzeko" balioko duela azpimarratu du.
Mondragon Taldeak eta kooperatibismoak duten garrantzia goraipatu du Markel Olanok, baita euskal kooperatibismoak nazioartean duen proiekzioa ere. Olano jaunak azaldu duenez, "Foru Aldundiak bide berri hau bultzatu du MONDRAGONekin lankidetzan aritzeko diputatu nagusiak berak zuzentzen duen 'Etorkizuna Eraikiz' programaren barruan, zeinaren helburua baita Gipuzkoaren ahalmena indartzea etorkizuneko erronkei aurre egiteko".
Olanok Gipuzkoako industria goraipatu nahi izan du ere eta Mondragon Taldea eta kooperatiben mundua Gipuzkoako "eragile industrial nagusia" gisa definitu du, "Gipuzkoako giltzarria".
Mondragon Korporazioaren eta Gipuzkoako Aldundiaren arteko "amankomuneko baloreez" ere aritu da Olano. "Konexio handia dugu baloreetan: elkarlana, kooperazioa, elkartasuna edo berdintasuna. Hainbat kontzeptu partekatzen ditugu".
Zentzu berean aritu da Iñigo Ucin, Mondragoneko lehendakaria. Mondragon taldearen eta Gipuzkoako Aldundiaren baloreak "berdinak direla" azpimarratu du presidenteak eta pozik agertu da gaur sinatutako akordioarekin, izan ere "lanpostu industrialen %17a suposatzen du Mondragon Korporazioak", esan du, kooperatibak Gipuzkoako industrian duen pisua nabarmendu nahian
Iturria:MONDRABERRI.com
126 visualizaciones
