MONDRAGON BAC-ek honako hitzaldi hau antolatu du: COMPLIANCE: zure enpresaren lege-babesa. Nolatan ezarri beharko nuke Compliance sistema nire enpresan?
MONDRAGON BAC-ek Azaroaren 10erako, honako hitzaldi berri hau antolatu du: COMPLIANCE: zure enpresaren lege-babesa. Nolatan ezarri beharko genuke Compliance sistema gure enpresan?
2015. urteko uztailaren lehenean indarrean jarri izan zen 1/2015 Lege Organiko berriaren eraginez Egokitzapen Sistema (Compliance System) pil-pilean jarri izan da geure enpresen artean.
Egokitzapen Sistema (Compliance System) delakoari buruzko gutxieneko ezagutza honako pertsona hauei dagokie:
- Zuzendariei.
- Informatikariei.
- Pertsonaleko arduradunei.
- Antolakuntza arduradunei.
- Lege-Aholkulariei.
Compliance delakoa Amerikako Estatu Batuetan jaiotako kultura da. Beronen helburua nagusiki lehiakortasunaren aurkako portaeren prebentzioari lotuta dago, baita ustelkeria zein merkatu baloreen arautzeari ere. Gugana arrazoi ezberdinagatik iritsi izan da: dela globalizaziogatik, dela enpresa handien eraginez, edo dela mundu mailako elkarteen eraginaren bitartez.
Compliance delakoak alor ugaritan bere eragina izaten duen arau multzo handi baten betetzea dakarkio enpresari. Ondorioz, jokaera eta portaera zehatz batzuk eragiten dizkie enpresei eta, aldi berean, aholku eta zuzenbide-arau batzuk jarraitu beharra ere. Jakina, guzti honek eragin handia izan lezake enpresaren irudian zein ospean.
Oraingo honetan, LKS Abokatuak deritzon enpresatik Jon Lakunza jaunaren eskutik Compliance delakoari buruz honako gai hauek jorratuko dira:
- Egokitzapen Sistema (Compliance System).
- Zigor Kodearen Lege Erreforma.
- Egokitzapen Sistemaren Prebentzioa.
- LKS Abokatuen alor honetarako proposamena.
Aipatu bezala, hitzaldia Azaroaren 10ean izango da 17:30etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.
Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net
130 visualizaciones
