MONDRAGON UNIBERTSITEAk ADVANCED MULTIMATERIAL STRUCTURES IN THE AUTOMOTIVE INDUSTRY 2016 jardunaldiko antolaketan parte hartuko du.
Jardunaldi honen helburua automozioaren industriak materialaniztun irtenbideen bidez ibilgailuak arintzeko landu dituen estrategiak aurkeztea da.
Hainbat bloke egongo dira balio kate guztia landu ahal izateko, OEMen ikuspegitik hasita, material metalikoetan, konpositeetan eta TIER1eko irtenbide hibridoetan dauden joera berrietaraino. Era berean, gure Unibertsitateak eta Tecnalia ikerketa zentoak hitzaldi bat emango dute.
Jardunaldia elkarlanean antolatu dute AIC, TECNALIA eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAk eta A2Mac1ek eta nazioarteko ospea duten hizlariek parte hartuko dute. Ekitaldian serie 7ko BMW desmuntatu bat ikusi ahal izango da.
Lotura honetan jardunaldiari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko duzue. Animatu eta gorde lekua zuen agendetan!
http://www.aicenter.eu/cas/detalleMedio.aspx?id=8b162551-04ea-45a4-be45-f01340104196
Iturria:mondragon.edu
159 visualizaciones