“MONDRAGON 4.0 Zerbitzuak” jardunaldia.

MONDRAGONeko BAC-ak, DBZ – MU-rekin lankidetzan, “MONDRAGON 4.0 Zerbitzuak” izeneko jardunaldia antolatu du.

Jardunaldi honen helburua izango da, Industria 4.0 paradigmaren aurrean, zerbitzuen garapenean oinarritutako negozio-eredu berritzaileen ezarpenean enpresek aurrez aurre izaten dituzten erronken inguruan hausnartzea.

Izan ere, Industria 4.0 paradigmarekin lotutako alorretako bat, manufaktura-industriatik abiatutako zerbitzu-jardueren sustapenean oinarritzen da. Hala ere, Industria 4.0-aren garapena ez da manufakturaren alorrera mugatzen, zerbitzuei loturiko jarduerak ere iristen ditu. Ondorioz, ingeniaritzako eta enpresa-zerbitzuetako jarduerek Industria 4.0 paradigmarako migrazioari aurre egin beharko diote.

Zerbitzuen garapenean oinarritzen den eredu berritzaileen ezarpenak zailtasunak dakartza, nahi eta nahi ez. Hots, enpresek beren estrategietan oinarrizko aldaketak barneratu edota beren kudeaketarako egiturak eta prozesuak berdiseinatu beharko dituzte.

Gauzak horrela, “MONDRAGON 4.0 Zerbitzuak” jardunaldiak, Industria 4.0 paradigmaren aurrean zerbitzuen garapenak aurrez aurre aurki ditzakeen erronkei erreparatu nahi die, baita eraldaketa hori burutzeko bidean beharrezko diren antolaketarako gaitasunei edota gaitasun teknikoei ere.

Modu honetan, “MONDRAGON 4.0 Zerbitzuak” jardunaldiko programak ondorengo edukiak izango ditu:

  • Jardunaldiaren irekiera, Juan Mª Palenciaren eskutik, MONDRAGONeko Berrikuntza, Sustapena eta Ezagutza alorretako lehendakariordea.
  • Sarrerako hitzaldia: Industria 4.0 delakoaren testuinguruan zerbitzuek duten protagonismoa (Mikel Orobengoa, ISEA. S.COOP.-eko Zuzendari Gerentea).
  • Zerbitzuen sektorearen egokitzapena Industria 4.0 paradigmara. Ikuspuntu ezberdinak :
  • ABANTAIL S.COOP., Sonia Ortubai, Zuzendari Nagusia.
  • SARETEKNIKA S.COOP, Kepa Unzilla, Zuzendari Nagusia.
  • LKS INGENIERÍA S.COOP., Jesús Mª García, Industria eta Energia Negozioaren Zuzendaria.
  • Manufakturan oinarritutako zerbitzuen garapenean hainbat kasu:
  • SORALUCE S.COOP., Rafael Idígoras, Zuzendari Nagusia, Alejandro Martínez, Soluzio eta  Sistemetako Zuzendaria, eta Javier Torrella, Zuzendari Teknikoa.
  • ULMA CARRETILLA ELEVADORAS S.COOP., Francisco Fernández, Industria Zuzendaria.
  • FAGOR ARRASATE S.COOP., David Chico, Enpresa Garapenaren Nagusia.
  • Amaierako hitzaldia: Zerbitzuen diseinua manufakturako enpresetan (Ion Iriarte, DBZ – MU-ko Ikerlaria eta Hezitzailea)
  • Jardunaldiaren amaiera

“MONDRAGON 4.0 Zerbitzuak” jardunaldia 2016.eko urriaren 20an izango da, 14:30tik aurrera, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko Areto Nagusian.

Parte hartu ahal izateko izena ematea beharrezkoa da, 943082215 telefono zenbakira deituta edota mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidera mezu bat bidaliz.

like0

197 visualizaciones