Euskal Kulturgintzaren Transmisioaren aditu tituluak ireki du matrikulazio epea.
Urriaren 14a arte egongo da irekita izena emateko epea Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) aditu tituluaren 6. edizioan. Aurrez aurreko saioak, aldiz, urriaren 20an hasiko dira. Saioak Aretxabaletako campusean izango dira, hilean behin, asteburuan.
HILEAN BEHINeko saioak
Oraingo edizioan ere, ikasle eta hizlariak hilean behin elkartuko dira, hileko asteburu batean. Saioak hasiko dira larunbatean 09:00an eta bukatuko dira igandean, 13:30ean. Ikastaroaren egutegiari dagokionez, eskolak hasiko dira 2016ko urrian 22an eta amaituko dira 2017ko ekainaren 18an (saioen data zehatzak kontsultatzeko).
Gaiak
Adituaren 6. edizio honetan, besteak beste, sakonduko dute aurreko edizioetan landutako gaietan: batetik, euskaldunon nazio kulturalaren afera hartuko dute hizpide. Modu diakronikoan, egun dauden eztabaida askoren erdigunean dauden gaiak jorratuko dituzte, hala nola memoria-ariketek identitatearen eraikuntzan duten lekua bezala, subalternitate-ariketak dialektikoki gurean nola gertatzen diren aztertzea. Bestetik, mikrosoziologia hartuko dute hizpide, adibidez, familiaren baitan bertan bideratzen den kultur transmisioari ere erreparatu nahi diote.
Hizlariak
Euskal kulturaren erronkak gaurko gizartearen auzien baitan
- Joseba Zulaika, Iban Ayesta, Ibai Iztueta, Gema Lasarte, Eduardo Apodaka, Uxoa Anduaga, Kepa Fernández de Larrinoa, Ana Gandara, Markos Zapiain.
Kultura eta identitatea
- Joseba Sarrionandia, Jose Angel Irigaray, Eneko Bidegain, Mari Jose Azurmendi, Itsaso Olaizola, Izaro Arroita, Lorea Agirre, Ane Albisu, Juan Inazio Hartsuaga.
Kultura eta ekonomia
- Joxe Mari Larramendi, Itziar Nogueras, Xabier Alkorta, Miren Manias, Joseba Barandiaran, Miren Azkarate, Aitor Arregi.
Sortzaileak: mamia eta atsegina
- Literatura: Itxaro Borda, Castillo Suarez
- Dantza: Oier Araolaza
- Musika: Mixel Ducau, Benito Lertxundi, Maite Arroitajauregi-Mursego, Gorka Urbizu, Joseba Tapia
- Bertsolaritza: Ainhoa Agirreazaldegi
- Zinema: Aitor Arregi, Iban Ayesta
SORguneak ikertegia: formazio teorikoa eta aurreko edizioetako sozializazioa
- Iñaki Urruzola, Nekane Goikoetxea, Julen Arexolaleiba
MATRIKULAZIOA
Bi modu daude matrikula egiteko:
- Irailetik aurrera Eskoriatzara etorrita, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera. Goizez, 08:30-12:00; arratsaldez, 14:30-17:30
- Bidalita izen-emate orria eta matrikulazio orria posta arruntetik, gutun zertifikatuan, hurrengo helbidera: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Dorleta auzoa z/g. Eskoriatza 20540 (Gipuzkoa).
PREZIOA
- Matrikula: 2.500 euro (hiru zatitan ordaintzekoa), MUkide Mondragon Unibertsitateko ikasle ohien elkarteko kideek %10 merkeago.
- Otorduak eta lotarako tokia: 300 euro inguru.
INFORMAZIO gehieagorako
- Posta elektronikoa: kulturgintza@mondragon.edu
- EKTren webgunea: www.mondragon.edu/ekt
- Oraingo edizioaren eskuorria.
- EKT aditua Profesionalen Prestakuntzako webgunean.
Iturria:mondragon.edu
183 visualizaciones