Robotika Berriari buruzko DREAMWORKS edizioa.
Dakizun moduan, MONDRAGONen BAC-en helburua da negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea. Ekimen honen funtsezko zeregin bat da enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea.
Testuinguru horretan, DREAMWORKS saio honen helburua da, banaketa, etxebizitza, osasuna edota logistika moduko alorretara iritsi den ‘Robotika Berria’ delako aurrerapen teknologikoaren alorrean negozio aukerak identifikatzea. Hori dela eta, DREAMWORKS edizio berri honetan publiko xedetzat jotzen da, kooperatiben arteko lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bitartez, Robotikaren arloko erabileretan eta teknologietan oinarritutako negozio aukera berriak sustatzeko interesa ager dezakeen edozein kooperatiba.
DREAMWORKS saio honek honako formatua izango du:
1. Robotikaren erabilera sektore ezberdinetan islatzen duten esperientziak:
- ROBOTNIK: Roberto Guzmán, CEO eta Fundatzailea.
- AQUILES ROBOTIC: Iván Olivella, Operating Manager.
2. Martxan dauden proiektuak eta etorkizunerako aukerak:
- MONDRAGON ASSEMBLY: Jean-Philippe Aguerre, I+G+B Zuzendaria.
- KIRO ROBOTICS: Borja Lizari, Zuzendari Nagusia.
3. Kooperatiben arteko lankidetza bidelagun, Robotikaren arloan negozio aukera berriak identifikatzea.
4. Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)
Dreamworks saio berri hau Aretxabaletako Otalora Jauregian egingo da, 2016.eko irailaren 22an, goizeko 9:00an hasita. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora jauregian bertan egitea aurreikusi da.
DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da: mondragon-cp@mondragoncorporation.com helbidean.
109 visualizaciones
