ALECOPek 50 urte ospatzen ditu.
Jose Maria Arizmendiarrietak, Mondragon mugimendu kooperatiboaren sortzaileak 60. hamarkadaren hasieran sortu zuen ALECOP kooperatiba historikoak 50. urteurrena ospatzen du. Ekitaldia datorren Irailaren 21ean eguerdiko ordu batetan Arrasateko Polo Garaiako Udalaitz auditoriumean ospatuko da.
Ospakizunean Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Iñigo Ucin Mondragoneko Presidenteak parte hartuko dute. Bertan, ALECOPeko historiaren atzera begirakoaz hasi eta jarraian “ALECOP, 50 urte: Ikasteko lana egin – Ikasi lan egiteko” hitzaldia eskainiko digu Eugenio Astigarragak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) Hezkuntzan Doktorea.
Bere hasieratik, ALECOP giza-funtzio berritzaile baten ikurra da, ingurune akademikoa eta laborala elkartuz, ikasleen enpresekiko benetako harremanak ahalbidetuz eta ikasketek dakarten gastua ordaindu ahal izateko diru sarrera bermatuz.
ALECOP lan-ikaste partekatze modeloa sendotutako errealitatea da, gaur egun inguruko 150 enpresekin elkarlanean, horietatik 120 kooperatibak direlarik. Urtean 250 ikasle parte hartzen dute eta historian 13.000tik gora pertsona parte izan dira.
ALECOPek Mondragon Unibertsitatea eta inguruko Lanbide Heziketako Ikastetxeekin elkarlan hitzarmenak ditu.
Gaur egun, lan-ikaste partekatze modeloarekin jarraitzeaz gain, ALECOPeko jarduera askoz ere zabalagoa da, bertan formakuntza zerbitzuak, MEIren (Mondragon Educación Internacional) bitartez hezkuntza ikastetxeen kudeaketa atzerrian, aurrefabrikatutako instalazio elektrikoen ekoizpena eta ekipamendu didaktikoaren diseinua eta fabrikazioa garatzen dira.
Gaur egun, ALECOP taldearen partaideek hazkundea bermatzea dute helburu, bere giza-erantzukizuna mantenduz berritutako grin eta energia testuinguruan.
157 visualizaciones
