Enpresarean azoka ekintzailetzaz eta finantziazioaz hausnartzeko prest.

Jardunaldia azaroaren 3an izango da, Orona Ideok Galarretan duen egoitza nagusian, eta besteak beste, ADEGI, SPRI, BAC Mondragon edota Laboral Kutxako ordezkariek parte hartuko dute.

Enpresarean azoka ekintzailetzaz eta finantziazioaz hausnartzeko prest

Azaroaren 3an egingo da 2016ko Enpresarean Azoka Orona-Ideok Hernaniko Galarreta auzoan duen egoitza nagusian. Finantzazio eta ekintzailetza aukerak eta krisiari aurre egiteko formula berriak izango dituzte hizpide aurtengo solasaldietan parte-hartuko dutenek.

Besteak beste, Adegi, Spri, MONDRAGONeko Bac edota Laboral Kutxako ordezkariek esku-hartuko dute azokan. Gainera, aurreko urteetan bezalaxe, hiugarren edizio honetan ere, hainbat solasaldi, erakustaldi eta mahai-inguru antolatuko dira, enpresa eta profesionalen arteko elkarlana sustatu eta esperientziak zein jakintzak trukatzeko.

MONDRAGONeko BAC eta Laboral Kutxa parte-hartzaileen artean

Jardunaldi osoaren egitaraua urria aldera

komunikatuko bada ere, ekintzailetza eta

finantzazio ereduez hausnartzeko bi solasaldi aurreikusi dira: alde batetik, ekintzailetza

ereduez ADEGI-Ekintzaileen Foroa, BAC Mondragon, Talaios eta Crecer+Orkestrako

ordezkariak arituko dira; bestetik, finantziazio formula berrien inguruan jardungo dute Laboral Kutxako, Elkargiko, SPRIko eta Fiareko ordezkariek, beste batzuen artean.

 

Azoka Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bultzaturiko Enpresarean

egitasmoaren ardatz bat da. Horren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio

aukera berriak eta komunitatea sustatzea. Erronka horren aurrean, beste bi ardatzek

osatzen dute Enpresarean proiektua, Enpresarean Foroa eta Enpresarean.eus webgunea,

hain zuzen ere. Urrian irekiko da negozio eredu berriak aurkezteko eta azokan parte-hartzeko izena emateko epea:www.enpresarean.eus webgunearen bidez egingo da

inskripzioa eta datak aurreratzean komunikatuko dira.

Honako hauek dira helburu nagusiak:

• Euskaraz lan egin nahi duten edo-eta produktuak eta zerbitzuak euskaraz eskaini nahi

dituzten organizazioei eta profesionalei erraztasunak ematea.

• Zerbitzuak eta produktuak euskaraz (ere) eskaintzen dituzten enpresei eta profesionalei

salmentarako gune bat eskaintzea.

• Arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen eta profesionalen artean elkarlana

sustatzea eta esperientziak zein jakintzak trukatzea.

• Era berean, Enpresarean proiektuaren bidez enpresei/profesionalei negozio-aukerak

handitzea. Proiektu/zerbitzu berriak sortzea ahalbidetu nahi da, euskaratik eta

euskaraz.

Iturria:TULANKIDE.com

 

like0

254 visualizaciones