Jardun biko enpresa, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan aztertuko da.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen egitarauaren barne, uztailaren 8an, nazioarteko jardunaldi bat egingo da Donostiako Miramar Jauregian, "Jardun biko enpresa, kudeaketarako paradigma berria" lelopean.

«Jardun biko enpresak» terminoak erreferentzia egiten die krisialdiei estrategia birsortzaileak garatuz aurre egiten dieten antolakundeei, aldi berean bai ustiapen jarduerak, egungo produktuei, merkatuei eta negozioei etekina ateraz, bai esplorazioa, ekintzailetza eta beren etorkizuna eraikitzeko negozio aukera berrien bilaketa areagotuz, gauzatzen dituztenei.

Zenbait azterlan enpirikok antzeko ondorioak atera dituzte enpresen emaitzak kudeaketan duten orientazioaren arabera aztertzean: epe luzera, jardun biko enpresek erraz gainditzen dituzte epe laburreko orientazioa duten enpresak, bai hazkundeari dagokionez, bai errentagarritasunari dagokionez.

Ondorioz, «Oraina eta Geroa Uztartuz» proiektuak, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren esparruan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Suspertze Ekonomiko eta Sozialeko Planaren barruan, Jardun biko Enpresarentzako Erreferentzia Esparruaren garapena eta hedapena lantzen du.

Jardunaldiaren egitaraua.

Eguna: 2022ko uztailaren 8a. Lekua: Donostiako Miramar Jauregia.

08:30 – 09:00

Ikastaroko parte-hartzaileen erregistroa.

09:00 – 09:10

Inaugurazio instituzionala.

Markel Olano (Diputatu Nagusia)

09:10 – 09:30

“Oraina eta Geroa Uztartuz” proiektuaren aurkezpena.

Mikel Orobengoa Ortubai. ISEA E. Koop.-eko Zuzendaria.

09:30 – 10:15

“Akzio balioaren maximizazioa eta horrek empresa kudeaketan eta berrikuntzan duen eragina”.

Marie Carpenter (Estrategiako irakaslea Institut Mines-Télécom Business School-en. The Academic-Industry Research Network—theAIRnet-eko Lehendakariordea).

10:15 – 11:00

“Nola konpondu eraldaketaren erronka bikoitza: oraina kudeatzea eta etorkizuna sortzea”

Mark Greeven (Berrikuntza eta Estrategia irakaslea Institute for Management Development - IMD-en (Lausana eta Singapur). "Thinkers50 Radarra, hurrengo belaunaldiko pentsalari enpresarialena" zerrendan dagoena.

11:00 – 11:30

Atsedenaldia.

11:30 – 12:15

“Gaurko eta biharko kudeaketaren erronkak, dilemak eta lehiak”.

Marcos Urarte (PHAROSeko Bazkidea eta Lehendakaria.  Nazioarteko Negozio Eskola nagusietako irakasle gonbidatua)

12:15– 13:00

“Gipuzkoako Gaurko eta Biharko Enpresarentzako Erreferentzia Esparruko aplikazio kasuak” .

Sonia Ortubai (ABANTAIL-eko Zuzendaria)

 

13:00 – 13:10

Amaiera instituzionala.

Iker Estensoro (Ekonomia Sustapeneko zuzendaria)

Jardunaldi honetara joateko beharrezkoa da Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan izena ematea. Honekin batera doan estekak matrikulazio-prozesuan sartzeko aukera ematen du:

https://www.uik.eus/eu/jarduera/jardun-biko-enpresa-enpresa-kudeaketarako-paradigma-berria

like0

59 visualizaciones