2017ko ECMSM kongresuak Orona IDeOn mekatronika eta robotikari buruzko nazioarteko adituak bilduko ditu.

Atzo hasi eta ostiralera bitartean gauzatuko da Orona IDeOn, Hernanin, Mondragon Unibertsitateak antolatuta eta Orona Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzak babestutako ECMSM (Electronics, Control, Measurement, Signals and their application to Mechatronics) 2017ko Kongresua.

Hiru egunetan nazioarteko adituek ideiak trukatuko dituzte, beraien ikerketen emaitzak eztabaidatu eta kasu teoriko zein praktikoak adieraziko dituzte informatika, elektronika, informazio-sistemetan eta mekatronika eta robotikari aplikatutako mekanikako eremuetan.

Edizio honetan fokua jarri da, bereziki, gaur egun industria murgilduta dagoen 4. iraultza honetan, edota Industria 4.0 izenez ezagutzen denean. Lehen aipatutako ezagutza-eremuak inpaktu nabarmena izaten ari dira agertoki industrial berri honetan, non euskal manufakturaren ehuna bete-betean murgilduta dagoen.

Kongresua atzo goizean inauguratu zen, Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektore Jaunaren eskutik. Hasierako agurraren ondoren, Ole Madsen Doktorearen hitzaldia egon zen, Aalborgeko (Danimarka) Unibertsitateko ingeniaritza mekanikoko eta fabrikazioko departamentuko irakasle-ikertzailearena. Jardunaldi honetan lankidetza-roboten inguruan hitz egin zuen eta horiek fabrikazio aurreratuko inguruneetan jokatuko duten paper zentralaren gainean.

Hurrengo egunetan, beste jardunaldi batzuen artean, ondorengoak nabarmentzen dira: Urko Zurutuza (Mondragon Unibertsitatea) eta Jou Bilbao (IK4-Ikerlan) Doktoreek MANTIS proiektuaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte zeinaren helburua den, industriako mantentze-lanen zerbitzu plataforma bat lainoan diseinatu eta garatzea, eta gauzen Internetak industrian aurkezten dituen erronkak lantzea eta planteatzen dituzten konponbideak aztertzea, hurrenez hurren.

Iturria: mondragon.edu

 

like0

138 visualizaciones