Eusko Label haragi-produktu onduen garapena, Leartikerren eskutik.

Tradizionalki, ondutako produktuak eskualde jakin batzuetan ekoizten direla eta gehienak txerri okelarekin eginda daudela uste dugu. Kontsumitzaileak asko estimatzen dituen eta balio erantsi handia duten produktuak dira.

HARAKAI S.COOP. behi- eta ardi-produktuak ekoizten eta merkaturatzen dituen abeltzaintza-kooperatiba da, eta berritzeko eta zentzumen-ezaugarriei, tokiko produktuari eta iraunkortasunari eta kalitateari dagokienez kontsumitzailearen eskaerei erantzungo dieten produktu berriak merkaturatzeko ahaleginean, Eusko Label behi-haragitik ondutako eta heldutako haragi-produktuen gama oso bat garatzeko apustua egin du.

2019ko urrian hasi eta Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako sailaren I+G+B 2019ko programari esker 2020 osoan garatu den Cured Behi proiektuak azken emaitzak erakutsi ditu. Ondutako 3 hestebete produktu garatu dira: txorizo sarta, txorizoa eta saltxitxoi ondua eta behi-zezina. Horiek guztiek Eusko Label dun haragi-eratorria izateko ezaugarriak betetzen dituzte, haragi horrekin egin baitira.

Proiektuan, produktu horien garapenaz eta formulazioaz gain, kalitate-kontrolak eta dastatzeak egin dira, produktuak balioztatzeko eta ondoen balioetsitakoak hautatzeko. Prozesu hori LEARTIKER Elikagaien Teknologiaren eskutik egin da, haragi-produktuen garapenean duen ezagutzari eta esperientziari esker.

HARAKAIk oso balorazio positiboa egin du proiektuaren eta hari esker garatutako produktu-sortaren inguruan, eta, orain, produktu horiek 2021eko udazkenetik aurrera merkaturatu ahal izateko lanetan dihardu.

Iturria:leartiker.com

like0

111 visualizaciones