Zientziaren Astea Mondragon Unibertsitatean.
Autonomia Erkidego osotik etorritako Batxilergo ikasleek unibertsitateak antolatzen dituen tailerretan parte hartuko dute Arrasate, Orona-Ideo eta Goierriko campusetan. Gazteei zientzia eta teknologiarenganako grina pizteko asmoz, Mondragon Unibertsitateko ikerketa taldeek jarduera praktikoz jositako egitaraua antolatu dute beraien laborategietan garatzeko. Era horretan, ikasleek zera frogatu ahal izango dute: gai direla zubi bat eraikitzeko, gai direla motor baten funtzionamendua ulertzeko, gai direla magnesioarekin, nitrogeno likidoarekin saiakerak egiteko, gai direla 3D inprimagailuekin maketak egiteko…
135 visualizaciones