Zabalik da Kimu Berri ekimeneko proiektu erakusketa.
Gaur goizez zabaldu dute Kulturaten Kimu-Berri proiektu berritzaileen erakusketa. Datorren zapatura arte, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI, Enpresagintza eta Goi Eskola Politeknikoko ikasleek egin dituzten 60 proiektu erakutsiko dira Kulturateko kalistrotan. Proiektuak kirol, aisialdi eta gazteria alorretan garatu dira, eta guztiek teknologia garapen eta negozio eredu berriekin zerikusia dute.
Gaurko irekiera ekitaldian, Inazio Azkarragaurizar alkateak, Pedro Iturbe aldundiko lurralde garapenerako zuzendariak eta Mikel Orobengoa ISEA bulegoko kideak hartu dute parte. Azken honek, Kimu-Berri ekimeneko nondik norakoak azaltzean gain, berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatzeak duen garrantziaz hitz egin du. Historikoki gure bailara ekintzailea izan den arren, gaur egun gazteen artean ekintzailetasuna gainbeheran dagoela gogoratu du. Horregatik, gazteen artean ekintzailetasuna balore moduan sustatzeko beharra dagoela azpimarratu du Orobengoak.
Datorren zapatura arte luzatuko den erakusketan, mural, maketa eta erakusketa informatikoen bitartez, Oñatiko Enpresagintza fakultateko eta Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleen 60 proiektu ikusgai izango dira. Hauez aparte, HUHEZIko ikasleek egindako zenbait bideo ikusteko aukera ere izango da Kulturaten. Gogoratu Kimu-Berri Debagoieneko gazteen ekintzailetasuna sustatzeko programa dela. Merkatu eta teknologia arloetan eragin nahi du, eta horretarako ekintza publiko-pribatua sustatu nahi du. Kimu-Berrin, Debagoieneko Mankomunitateak, Mondragon Taldeko ISEA-k, MU-k, Athlon eta Saiolanek hartzen dute parte.
Iturria: MONDRABERRI.com
160 visualizaciones