Uztailaren 3an jokatuko da kooperatiben arteko II. Mundukide lasterketa solidarioa.
Aretxabaletan, Urkuluko urtegian, izango da kirol proba. Hiru pertsonako taldeak korrika egin beharko dute, eta izen-ematea ekainaren 20an itxiko da.

Parte hartzeko izen-ematea kooperatiba eta kooperatibez osatutako organoak dituzten entitateei dago irekia, eta 3 pertsonako taldeak apuntatu ahal izango dira. Izen-ematea Mundukideren webgunean mundukide.org/ edo 943772010 telefonoan egin ahal izango da.
Era berean, talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu, 10 euro pertsonako. Gainera, korrikalari bakoitzak kooperatibako langilea dela frogatu beharko du. Hiru kategoria izango dira, emakumezkoena, gizonezkoena eta talde mistoena, eta kategoria guztietako irabazleek izango dituzte sariak.
Lehenengo edizioan, 84 lagunek (28 talde) hartu zuten parte eta aurtengoan parte hartzaileak bikoiztea da helburu nagusia.
Iturria:goiena.eus
227 visualizaciones