ULMA Agrícolak berotegiak instalatu ditu basamortuan.

Klimaren baldintzen, ur faltaren eta tenperatura altuen ondorioz, nekazaritzako ustiategien garapena oso zaila gertatzen da basamortuko klimetan.

Instalazio produktiboek teknifikazio maila handia eskatzen dute, ekipamendu eta soluzio egokiekin, labore bakoitzak klimaren aldetik behar dituen beharrak asetzeko. ULMA Agrícola Ekialde Ertainean egiten ari den azken instalazioan erantzun egiten zaie premia horiei, bai nabeetarako proposatutako banaketarekin, bai klimatizaziorako erabili diren ekipamenduekin.

Proiektuak 2 hektarea inguru okupatzen du, barazkiak lantzera zuzenduta, eta bi modulutan banatu da. Instalazioan erabili den berotegi modeloa Multikapera Makotua da, polikarbonato zelularrez estalia, eta ez du inolako aireztapenik, ez naturalik ez pasiborik. Berotegiak cooling panelen eta xurgagailuen eta fog system-en konbinazio batekin hornitu da, barruko giroa hezetzeko eta hozteko.

Cooling panelak bi moduluak konektatzen dituen nabe zentral batean kokatuta daude; nabe horrek bakarrik dauka aireztapen zenitala, eta barruko airea berritzea ahalbidetzen du eta berotegi barruko tenperatura hoztea, aireari horma hezeetan zehar bultzatuz. Bi moduluen ekipamendua osatzeko itzala emateko pantaila bat, airea birzirkulatzeko gailuak eta ureztatzeko sistema instalatu dira. Horiek guztiak uztartuta, barazkiak lantzeko barne klima egokia izatea lortu da.

Iturria: ulma.com

like0

231 visualizaciones