UCB galdategi britaniarrak Zaragozan dituen instalazioak modernizatu ditu LKSk.

LKS BUILDINGENIAk, UCB galdategi britainiarraren Villanueva de Gallegoko (Zaragoza) egoitzan, fusio-ekipamenduak berriztatzeko eta produkzio-instalazioak modernizatzeko proiektua eta eraikuntza egin ditu.

4 milioi euroko aurrekontuaz, lanen norainokoak honako hauek dira: Gaur egungo fusio-instalazioaren erabateko eraispena; fusio-labe berrien inplementaziorako beharrezkoa den obra zibila; bakoitzak 8 tn-ko edukiera duten bi labe berrien hornikuntza eta muntaketa; gehigarriak labera botatzeko karga sistema; isurketa zalien beroketarako instalazioa; eta 3 izurketa lineen muturretara metal likidoaren hornikuntza automatikoaren sistema eta zepa jasotzeko sistema semiautomatikoa.

UCBk sistema hidraulikodun aplikazio ugarietarako erabilitzen diren burdinezko galdaketa barrak produzitzen ditu, borobil eta karratuak isurketa jarraituan.

Iturria: TULANKIDE.com

 

like0

154 visualizaciones