Tuterako Argia ikastolak saritu egin ditu MU.
Tuterako Argia ikastolak baliatu du Nafarroa Oinez jaia eskerrak emateko MUri, euren alde egindako lanagatik. Horretarako, Susana Suarez Argia ikastolako presidenteak oroigarria eman zion Iosu Zabala MU Errektoreari eta Asier Irizar Humanitate eta Hezkuntza Zientzietako Fakultateko ordezkariari, urriaren 20an, Tuteran egindako Nafarroako ikastolaren aldeko jaiaren hasiera ekitaldi ofizialean.
Erriberako ikastola egoera larrian zegoela-eta, duela lau urte erabaki zuen MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Batzar Orokorrak diruz laguntzen Argia ikastola. Ordutik, unibertsitatearen eta ikastolaren arteko elkarlana handituz joan da. Horren adibidea izan da, esaterako, HUHEZIko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasle talde batek egindako Badira, bagara dokumentala.
Tuterako ikastolaren egoera jasotzen duen dokumentalaren aurkezpen publikoa egin zen MUko Basque Culinary Center-ean. Horren ondoren, dokumental hori ikusi ahal izan da, besteak beste, Euskal Telebistan eta Nafarroako Parlamentuan.
Asier Irizar Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkaria, oroigarria jasotzen Suarez Argia ikastolako presidentearen eskutik.
Iturria: mondragon.edu
285 visualizaciones