Sarean da "Haur eta gazte literatura irakur gida 2013"
Sarean jarri da, denon eskura, 2013. urteko Haur eta gazte literatura irakur gida. Liburuxkak 50 orri ditu eta, bertan, 60tik gora liburu aztertu eta sailkatu dituzte. 2011. urtetik hasita, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak kaleratzen du irakur gida.
Gidaren azken zenbaki hau egiteko, haur eta gazte literaturarekin lotutako 13 lagunek hartu dute parte. Bultzatzaileak dioten moduan, kaleratu berri den gida da, "talde baten lan jarraituaren eta liburu askoren irakurketaren emaitza". Lan egiteko moduarei dagokionez: "haur eta gazte literaturaz 2013. urtean euskaraz publikatu dena irakurri, gure irakurketak kontrajarri eta hizkuntzaren erabilpena, kalitate literarioa, gaiari ematen zaion tratamendua, eta abar kontutan izanda baloratzen ditugu".
Orokorrean bi modutan sailkatzen dituzte irakurri dituzten lan horiek guztiak: "liburu gomendagarriak" eta "oso gomendagarriak". Azken horiei, gaienera, aztertzileek erreseina bana gehitu diete.
Guztira, 60 liburutik gora irakurri, ebaluatu eta sailkatu dituzte 2013ko gida osatezko. Sailkapena antolatuta dago haur eta gazteen adinaren arabera.
2001. urtean hasi ziren Humanietate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiko kideak literatu gida kaleratzen. Proiktua elkarlanean egiten dute Debagoieneko udal liburutegiko eta ibarreko ikastetxeetako ordezkariekin batera.
- 2013. urteko gida deskargateko, pdf formatuan: Literatura irakur gida 2013
- Gidaren bilduma osoa kontsultatzeko: Literatura irakur gida: 2001etik 2013ra
Iturria: MONDRAGON.edu
169 visualizaciones