SAIOKAren seigarren edizioa ekintzaile izateko grina duten pertsonen bila dabil.

SAIOKAren aurreko bost edizioek izandako arrakastaren ondorioz, zeinetan gure Korporazioko arlo guztietako 92 pertsonak parte hartu zuten, MONDRAGONeko BACek SAIOKAren seigarren edizioa egitea erabaki du.

SAIOKA MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa egiteko beharrezko estrategien esparruan kokatzen da, eta bere xedearen oinarria gure kooperatiben barruan ekintzaileak detektatzea eta sustatzea da.

Horregatik, honako ezaugarri hauek dituzten pertsonen bila gabiltza:

  • Negozio berriei ekiteko ardura eta grina,
  • MONDRAGONeko kooperatiba bateko lan bazkideak izatea,
  • Eta gutxienez 5 urteko lan esperientzia edukitzea.

Pertsona horiei SAIOKAren 6. edizioan parte hartzea proposatu nahi diegu, helburu hauekin:

  • Ekintzaileen profila, motibazioa eta erabiltzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.
  • Jarduera ekintzaile bat gauzatzeko behar diren trebetasunak eta gaitasunak bereganatzeko.
  • Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea.
  • Enpresa jarduera berri bat abiarazteari lotutako erronkak identifikatzea.
  • Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratzea (aholkularitza, harreman sareak, finantzaketa…).
  • Enpresa proiektua gauzatzera bideratutako Lan Plan bat garatzea.

Modu osagarrian, SAIOKAk aukera emango die pertsona horiei MONDRAGON barruan antolatutako ekintzaile sarean sartzeko eta…:

  • Negozio berriak abiarazteko kezka eta grina daukaten beste pertsona batzuk ezagutzeko,
  • Sustapen esperientziak eta erronka pertsonal nahiz profesionalak ere partekatzeko,
  • Eta, agian, baita diziplina askoko eta kooperatiba arteko taldeak sortzeko ere, negozio berriak sustatzeko helburuarekin.

SAIOKA saioak prestakuntza intentsiboaren filosofiarekin garatzen dira, eta bi lanegun oso behar dira osatzeko. 

Uztailaren 7 eta 14an, Aretxabaletako Otalora jauregian, SAIOKAren seigarren edizioa gauzatuko da.  SAIOKAn parte hartzea doakoa da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat.

SAIOKAn parte hartzeko interesa duten pertsonek MONDRAGONeko BACen ekimen honi buruzko informazio gehiago eskuratu dezakete, telefonoz deituz (943772064) edo posta elektronikoko helbidera mezua bidaliz (morobengoa@iseamcc.net).

like0

177 visualizaciones