SAIOKAren 2. edizioa.
Urriaren 18an eta 24an SAIOKAren 2. Edizioa egin zen, eta bertan MONDRAGON Korporazioko jarduera eremu guztietatik etorritako 19 pertsonak parte hartu zuten.
SAIOKA MONDRAGONen jarduera ekintzailean jauzi kualitatiboa egiteko beharrezko estrategien esparruan kokatzen da, 2013-2016 Politika Sozio-Enpresarial berriaren hedapen funtzionalaren testuinguruan, eta bere xedearen oinarria gure kooperatiben barruan ekintzaileak detektatzea eta sustatzea da.
Horregatik, SAIOKA negozio berriei ekiteko grina eta ardura duten pertsona guztiei zuzenduta dago, MONDRAGONeko kooperatiba bateko bazkideak badira eta gutxienez 5 urteko lan esperientzia badute.
SAIOKA saioen diseinuan enpresa ekimen berriak sortzeko eta ekintzaileak prestatzeko nazioarteko metodologiarik aurreratuenak sartu dira. SAIOKA prestakuntza intentsiboaren filosofiarekin garatzen da, eta bi lanegun oso behar dira osatzeko. Horrenbestez, SAIOKAren 2. edizio honek hau egiteko aukera emango die parte hartzaileei:
- Ekintzaileen profila, motibazioa eta erabiltzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.
- Jarduera ekintzaile bat gauzatzeko behar diren trebetasunak eta gaitasunak bereganatzea.
- Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza eta negozio eredua diseinatzea.
- Enpresa jarduera berri bat abiarazteari lotutako erronkak identifikatzea.
- Enpresa proiektua gauzatzera bideratutako Lan Plan bat garatzea.
Horrez gain, SAIOKAk aukera eman zien parte hartzaileei MONDRAGONen baitan antolatuta dagoen ekintzaileen sarean sartzeko eta negozio berriei ekiteko ardura eta grina duten beste pertsona batzuk ezagutzeko, sustapenaren inguruko esperientziak partekatzeko, eta diziplina askoko eta kooperatiben arteko taldeak sortzeko, negozio berriak bultzatzeko helburuarekin.
172 visualizaciones
