Pertsonen ongizateari zuzendutako zerbitzuen inguruko DREAMWORKS saioa, MONDRAGON Health-ekin elkarlanean.

Dakizun moduan, MONDRAGONen BAC-en helburua da negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea. Modu osagarrian, MONDRAGON Health-en helburua da Osasunaren alorrean negozio aukera berrien sustapena. Biek ala biek oinarrizko zeregin bati begira elkarrekin lan egiten dute: alegia, enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneen antzematea.

Testuinguru horretan, MONDRAGONen BAC-ak eta MONDRAGON Health-ek pertsonen ongizateari zuzendutako zerbitzuen inguruko DREAMWORKS saio monografikoa antolatu dute. Horrela, DREAMWORKS edizio honek publiko xedetzat jotzen ditu pertsonen ongizateari zuzendutako zerbitzuen inguruan aktibitate berriak sustatzeko interesa duten enpresak, beti ere interkoo-perazioan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik.

DREAMWORKS saio monografiko honek  honako formatua du:

1.- Pertsonen ongizateari zuzendutako zerbitzuekin lotutako negozio-esperientzien ekarpena, ondorengo enpresen eskutik:

  • Servicios Sociales Integrados – SSI (Karmele Acedo Gil, Zuzendari Nagusia).
  • ATHLON S.COOP. (Isidro Elduaien, Zuzendari Nagusia).
  • MATIA Instituto Gerontológico (Javier Yanguas, I+ G Zuzendaria).

2.- Pertsonen ongizateari zuzendutako zerbitzuekin lotutako negozio-esperientzien ekarpena, MONDRAGON-go enpresen eskutik:

  • ISEA S.COOP.: JAKI BERRI Proiektuaren Aurkezpena (Aitor Orobengoa Ortubai, Zuzendari Zientifikoa).
  • AUZO – LAGUN S.COOP. (Amaia Agirre Inza, Kalitateko eta Ingurumeneko Zuzendaria).
  • GSR S.COOP.: Experiencia Beti ON (Ascensión Becerril Perales, Teleasistentzia Zerbitzuko Arduraduna eta Jorge Morales Martínez, Antolaketa Arduraduna).
  • EROSKI S.COOP. (Alejandro Martínez Berriochoa, EES-eko Zuzendaria)

3.- Pertsonen ongizateari zuzendutako zerbitzuen alorrean jada existitzen diren negozio-aukera berrien identifikazioa, interkooperazioaren bitartez sustatu daitezkeenak.

4.- Bertaratutako enpresen sailkapena deskribatutako aukera-eremu bakoitzari begira: ideien sailkapena eta taldeen aurretiazko eraketa (enpresa liderra eta lankideak).

DREAMWORKS saio hau  Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2015eko azaroaren 24an, goizeko 9:00an. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

 

like0

178 visualizaciones