Oronak indartu egin du Europan duen posizioa, Frantzian eta Norvegian bi enpresa erosita.

ORONAk Europan duen posizioa indartu du Frantzian enpresa bat eta Norvegian beste bat erosita.

EST Ascenseurs (1986an sortua, Estrasburgon) lider nabarmena da igogailuen sektorean, Frantziako Alsazia eskualdean. 7 milioi eurotik gorako negozio-zifra du, eta, gaur egun, mantentze-lanetako 2.000 kontratu baino gehiago kudeatzen ditu.

Bere zerbitzuak Norvegian finkatzeko asmoz, Heis 1 Group erosi du ORONAk. Norvegiako hiri nagusietan —Oslo, Stavanger, Bergen, Trondheim, Tromso eta Tongsber— ordezkaritzak ditu konpainiak, eta eskualdeko merkatua sakon ezagutzen duen profesional talde kualifikatua du. Heis 1 Groupek, 14 urtez ORONAren banatzaile izana, Bezeroari orientatutako kultura argi bat du, eta hori izan da konpainiak azken urteotan izan duen hazkundearen gakoa.

Bi eragiketa horiei esker, ORONAk Europan duen presentzia handitu eta sendotuko du. Orona Frantziak 90 milioi inguru fakturatzen dituzten 8 konpainia ditu jada, eta 450 pertsonari baino gehiagori ematen dio lana. Orona Norvegiak 8 langune ditu, eta, haien bidez, 16 milioi euro baino gehiago fakturatuko ditu, 80 pertsona inguruko lantalde batekin. 

Xabier Mutuberria ORONAko zuzendari nagusiaren hitzetan: “Bi aliantza horiek, gure estaldura geografikoa handitzeaz gain, Bezeroei produktu eta zerbitzu lehiakorragoak eskaintzeko dugun gaitasuna indartzen dute”.

Iturria:orona.es

 

like0

203 visualizaciones