Orbea Enduro Crewk Besaide inguruan stagea egin du.
Bideoa eta portadako argazkia: Orbea Enduro Crew / Testua: Mondraberri / 2014ko martxoak 25, asteartea
Orbea talde ezagunean Aitor Otxoa eta Markel Uriarte jo eta su ari dira. Arrasatearrak eta aretxabaletarrak parte hartu zuten Orbea Enduro Crewk Besaide inguruan egindako stagean.
Izan ere, Orbea Enduro Crewk parte hartuko du munduko Enduro World Series izenekoaren barruan.
Stagearen bideoa Pinkbike webgunean publikatu dute, eta honezkero 25.000 bisita baino gehiago izan ditu.
Besaiden egin zuten bi arrazoi nagusirengatik: Alde batetik, Orbeak Mallabin egoitza daukanez, Besaide inguruko paraje bat da. Gainera, Orbea nazioartean dabilenez, bideoak euskal lurraldea nazioartean erakutsi nahi du.
Bestetik, Aitor Otxoak eta Markel Uriartek haurtzaroko lagun bati, Joseba Iglesiasi, omenaldi txiki bat egitea gura izan dute. Gogoratuko duzuenez, Joseba Iglesias Udalatx mendian geratu zen 2010ean.
Omenaldi ederra eta ikusgarria benetan:
Iturria:MONDRABERRI.com
174 visualizaciones