Nazioarteko ingurumen ziurtagiri bat eman diote Fagor Altzari Taldeari

Fagor Altzari Taldeak ingurumen ziurtagiri bat lortu du: FSCk (Baso-Administrazio Kontseiluak) ematen duen ziurtagiria, hain zuzen ere. Ekoizpenerako erabiltzen dituen baso-produktuak legezko eta ingurumenarekiko errespetuzko jatorria dutela aitortzen du ziurtagiri horrek.

Fagor Altzari Taldeak bulegorako soluzioetarako negoziorako lortu du FSCren ziurtagiria. Soluzio horiek Fagor Altzari Taldea-Coinma markarekin merkaturatzen ditu. Fagor Altzari Taldearen esanetan, "jendartearekin eta garapen iraunkorrarekin taldeak duen konpromisoari" erantzuten dio ziurtagiri horrek.
                   
Fagor Altzari Taldeko zuzendari orokorrak, Jorge Alvarezek, esan duenez, ingurumena babesteko duten politika "taldearen balio erantsiaren zati bat" da.

Kanadako erakundea

Baso-Administrazio Kontseilua FSC ingelesezko siglekin (Forest Stewardship Council) ezagunagoa da. Gobernuz kanpoko erakundea da eta ziurtagiriak ematen ditu. FSC Kanadan, Toronton sortu zen 1993an, eta Alemanian, Bonnen zehazki, dauka egoitza nagusia.

Iturria: GOIENA.net

 

like0

122 visualizaciones