Nagaoka-ko Unibertsitate Teknologikoarekin mugikortasuna.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa Global University Project-era batu da, zeina Nagaoka-ko Unibertsitate Teknologikoak (NUT) lideratzen duen. Proiektu hau Japoniako gobernuak finantzatzen du eta enpresa japoniarrek presentzia handia duten guneetan (Mexiko, Vietnam, Tailandia, Malasia…) Parke Teknologikoen sare bat sortzea sustatzea du helburu. Lekuan lekuko elkarlanak unibertsitateak eta Enpresa Txiki eta Ertainak, ikasleen trukea eta enpresa proiektuak hartzen ditu bere baitan.
NUTeko delegazio batek, bertako presidentea, Koichi Niihara irakaslea, buru zuela Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa bisitatu zuen. Bisita honetan harremanetarako eta ekimen berrietarako arloak zehaztu dira, horien artean daude uraren birziklapena eta Materialen Zientzia. Gainera, datorren ikasturte akademikoan, 2015-16, Graduko ikasleen arteko trukea hasiko da, ikasleek egingo duten egonaldian enpresa proiektu bat ere egingo dute.
Iturria: MONDRAGON.edu
163 visualizaciones