MUren Aretxabaletako kanpusaren inaugurazioa bihar

Mondragon unibertsitateak inaugurazio ofizialari pauso emango dio bihar eguerdiko 12:30etan.  Ikus-entzuneko komunikabideen gradua irakatsi duen kanpus honen irekidura ofizialean hitzaldiak eta bisita gidatu bat izango dira.

Inaugurazioak Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak; Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak; Nekane Arratibel Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak; Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Iñigo Louvelli Aretxabaletako Udaleko Hezkuntza zinegotziak emandako hitzaldiekin hasiera emango dio ekitaldiari. Ondoren 13.30etan bisita gidatu bat egongo da, kanpus berritik zehar.

 

Iturria: GOIENA.net

like0

134 visualizaciones