MUko Sistema Txertatuen ikerketa taldeak Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeen A Tipoko izendapena lortu du.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskolako Politeknikoko Sistema Txertatuen ikerketa taldeak 100 puntutik 81 lortu ditu Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Taldeentzako deialdian. 75 puntu baino gehiago lortzen duten taldeak A tipoko taldeen kategorian sartzen dira, eta aitorpen hori 6 urteko epealdian izaten dute.
Aurreko deialdian (2010-2015) Euskal Unibertsitate Sistemako B Tipoko Ikerketa Talde gisa errekonozitua izan zen. Hori dela eta, 3 urtean aitortza hori izan du, eta azken deialdi honetan ikerlari taldeak duen kalitate maila berretsi du.
Goiuria Sagardui doktorea buru duen taldea, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Elektronika/Informatika departamentuko 9 ikerlarik (6 doktore eta 3 doktoregai) osatutako talde gaztea da.
Sistema Txertatuen ikerketa taldearen misio nagusia sistema txertatuen garapena optimizatzeko ezagutza berria sortzea da. Horretarako, ekoizpena eta fidagarritasuna hobetzen duten teknikak ezartzen ditu, SWaren nahiz HWaren garapenaren bizitza zikloaren prozesu osoa bere baitan hartuz. Konputazio banatua modelizatu eta arazo konplexuei irtenbidea eman nahi die, erantzun denbora asko murriztuz eta baldintza fidagarrietan. Gure inguruko enpresen jarduera hobetu nahi du, sistema berriak garatuz, egungo ekoizpen lineetako ekoizpena handitzeko irizpide zientifikoak aplikatuz edota balio erantsi handiagoa duten produktu berriak ekoiztuz.
Iturria: mondragon.edu
128 visualizaciones