MUko ikasle batek jaso du Fabrikazio Ingeniaritzako Karrera Amaierako Proiektu onenaren saria

Pasa den astean, ekainaren 26tik 28ra, Fabrikazio Ingeniaritzako V. Nazioarteko Kongresua burutu zen. Bi urtetik behin egiten den kongresu hori Espainiako Fabrikazio Ingeniaritza Elkarteak antolatzen du, eta aurten Zaragozako Unibertsitateko Paraninfoan burutu da. Kongresu horretan nazio guztiko 50 ikertzaile inguru bildu ziren, eta fabrikazio mekanikoaren arloan maila zientifiko handiko txosten ugari aurkeztu zituzten.

Bukaeran, 2012ko Karrera Amaierako Proiektu onenei emandako sariak banatu ziren. Mikel Carrascok saria jaso zuen mikrotornuaren karakterizazioan egindako lanagatik; lan hori osoki Mondragon Unibertsitatean garatu zen. Gaur egun, 23 urteko ermuar gazte honek, makina erremintak sentsorizatzeko arloan liderra den enpresa batean egiten du lana, eta ziur gaude etorkizunean ere berri pozgarri gehiago eskainiko dizkigula.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

159 visualizaciones