MUk eta Vic-eko Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu dute ekainaren 21ean
Hemendik aurrera, urtez urte, doktorego-programako batzorde akademikoak unibertsitate bien arteko ikerketa-mintegia antolatuko du; mintegi hori unibertsitate bien egoitzetan egingo da, txandaka, eta ondoko helburuak bilduko ditu.
- Doktoregaien komunikazio-trebetasunak sustatzea, bai ahozkoak bai idatzizkoak, bermatzeko gai direla zientzialarien komunitateari eta gizarteari helarazteko beren ikerketaren emaitzak.
- Bide ematea doktoregaiek eta doktorego-programara atxikitako ikertaldeetako ikertzaileek ikerketa-esperientziak parteka ditzaten, eta haiek aberastea azterketa kritikoaren bidez eta partehartzaile guztien ekarpenekin.
- Unibertsitate bietako ikertaldeek elkarlanean garatutako ikerketa-proiektuak bultzatzea.
Unibertsitate bietako ikertzaileekin batera, bertako goktoregaiek ere parte hartu ahal izango dute jardunaldian. Era horretara, beraien lana partekatu eta curriculuma aberastuko dute.
09:00 Agurra eta doktorego programaren aurkezpena. Nekane Arratibel eta Txema Egaña.
09:15 UVICen ildo eta ikerkuntza taldeen aurkezpena. Llorenç Comajoan eta Nuria Simo.
10:15 MUren ildo eta ikerkuntza taldeen aurkezpena. Eneritz Garro eta Mariam Bilbatua.
11:15 Kafea
11:45 Doktoregaien komunikazioak (2 MUkoak, 2 UVICekoak). Aroa Murciano, Nekane Miranda, Alba Pararera eta Tomas Sadurni.
13:30 Bazkaria.
15:00 Praktika onak tesiak zuzentzen. Ignasi Vila.
15:30 Azken joerak ikerkuntzan eta aholku praktikoak doktorego programarako. Ignasi Vila.
16:15 Ikerlerroen arteko bilketa eta MU + UVIC proiektu komunerako bilaketa. Llorenç Comajoan.
17:00 Proposamenen jasotzea eta jardunaldiaren itxiera.
Iturria: MONDRAGON.edu
124 visualizaciones