MU “Culture, data and digitization” workshopean.

Unibertsitateak “Towards a better understanding of the cognitive destination image of the Basque Country based on the analysis of UGC” izeneko ponentzian parte hartu zuen, Euskal Herriaren  xedeko irudi kognitiboa ulertzeko helburuarekin, hedabide sozialetako erabiltzaileek egindako iruzkinen azterketan oinarrituta (UGC), hizkuntza naturalaren prozesamenduaren bidez.

Proiektua  Europar Batasuneko beka batekin saritu da CULTURA 2007-2013 programan. Aipatu beka kultur politikak aztertzen parte hartzen duten erakundeen arteko elkarkidetza sustatzeko sortu zen. Europako gaur egungo gizarteetan kulturalki esku hartzeko oztopoak eta aukerak ikertzen dira, Belgika, Espainia, Irlanda eta Italiako unibertsitate, enpresa eta erakunde kulturalen arteko elkarrizketa emankorra bultzatu nahirik.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaile taldea honako hauek osatzen dute: Ainhoa Serna eta Felix Larrinaga doktoreak, Osane Lizarralde eta Urtzi Markiegi irakasle ikertzaileak eta Unai Bernabe doktoregaia, guztiak Software Ingeniaritza eta Web Ingeniaritza ikerketa lerroko ikertzaileak.

Iturria: MONDRAGON.edu

 

like0

170 visualizaciones