MU B Awards lehiaketan partaide

Mondragon Unibertsitateko Goi eskola Politeknikoko Ingeniaritza Graduko Industria Diseinuko eta Produktuaren Garapeneko hogeita bat ikaslek bosna lan aurkeztu dituzte B Awards lehiaketan zeuden bost modalitateetan. Gaiak izan dira habitata, produktua, ikusmenezko komunikazioa, espazio publikoa eta garraioa eta mugikortasuna. Bertan parte hartu dute ere Beckmans College of Design, Kyoto Institute of Technology, London College of Communication, Politecnico di MIlano, UPV-EHU eta Tecnun erakundeek.

Lehiaketara aurkeztutako proiektuak honako hauek izan dira:

Habitata

Saver, Enara Agirrezabala, Maitane Garcia, Nere Karrera, Jon Lamborena eta David Santamariak sortua.

Produktua

Nios, Irantzu Vegasek sortua.

Ikusmenezko komunikazioa

Esnigure, Josune Bilbao, Idoia Urain, Maitane Garcia, Maitane Altzuguren eta Garazi Mitxelenak sortua.

Espazio publikoa

Banco Onda, Kenar Borge, Xabier Dorronsoro, Jose Fernando Lopes, Aitor Urbina eta Ane Velascok sortua.

Garraioa eta mugikortasuna

Igex, Antton Peña, Aitor Sanchez, Beñat Salaberria, Jon Apodaka eta Erlaiz Vidalek sortua.

Iturria: MONDRAGON.edu

 

like0

213 visualizaciones