MOTORREN SAL EROSKETARAKO ETA BERAIEN ERAGINTZA ELEKTRONIKORAKO PLATAFORMA BERRIA.
Motor elektrikoetan espezializatua dagoen on line plataforma hau prestatu dugu edozein partikularren artean, aukera izan dezaten interesatuek zuzenean sal erosteko: ordezko-motorrak edo zerbitzuz kanpo daudenak edo/eta beraien kontrolerako txartel elektronikoak. Bitartekaririk gabe eta kudeaketa gastu gehigarririk gabe.

Erretiratutako motorrak eta ordezko motorrak
Sarritan gertatzen da, zaharkitutako material kopuru handiak geratzen direla mantentze biltegietan, laguntza teknikoko zerbitzuetan eta makinaria fabrikatzaileen saldu ondorengo zerbitzuen sailetan. Motorrak, driverrak, frekuentzia aldatzaileak, zaharrak edo zaharkituak egonagatik, oraindik egoera onean eta funtzionamenduan egon daitezke eta erabili daitezke. Urgentzia kasu batean ere irtenbidea eman diezaieke matxuragatik antzeko ekipoa duen beste enpresa bati.
Email eta pasahitz baten bidez, edozein erabiltzailek zintzilikatu ditzake saldu nahi dituen motor eta erregulatzaileak. Eta alokatzeko aukera ere badago.
Fitxa bakoitzean dator ekipo bakoitzari buruzko informazioa eta bere uneko egoera. Berria zein erabileran ez dagoena izan daiteke. Hondatutako egoera ere egon daiteke, izan ere, bere osagairen bat despiezaketarako interesgarria izan daiteke.
Kontaktua zuzenean erabiltzaileen artean egiten da norbaitek motor bati buruzko kontsulta egiten duenean. Momentu horretan, jabeak interesatuaren email bat jasotzen du eta orduan, zuzenean komunikatu daiteke. Ordura arte motorraren jabearen daturik ez da azaltzen. Horrela, pribatutasuna mantentzen da. Motorlan-ek ez du erabiltzaileen arteko komunikazio horietara sarbiderik. Aukera ematen du motorra berrikusteko eta motorraren garantia emateko, hori aukerakoa da, bi aldeetako batek prozesuan zehar aukera du, baina ez da derrigorrezkoa.
Zerbitzu berri honekin, ekonomia zirkularraren barnean, ekipoen berreskurapen eta berrerabileran laguntzen dugu.
Iturria: motorlan.es
258 visualizaciones




