MONDRAGONen parte hartze bizia Ospitaleen eta Gestio Sanitarioaren Biltzar Nazionalaren 18. edizioan

MONDRAGON Korporazioak parte hartze garrantzitsua izan zuen Bilboko Euskalduna Jauregian otsailaren 20tik 22ra egin zen Ospitaleen eta Gestio Sanitarioaren Biltzar Nazionalaren 18. edizioan.

Biltzarraren 18. edizioan Osasuneko Zuzendarien Espainiako Elkarteak (SEDISA) eta Erizaintzako Zuzendarien Elkarte Nazionalak (ANDE) antolatu zuten, "Balio iraunkorra sortuz" Lemarekin, eta gure Korporazioko erakundeen ordezkaritza zabala izan zuen, MONDRAGON HEALTHen gidaritzapean.

Horrenbestez, programa zientifikoaren barruan, "Lidergo ereduak" izeneko mahai inguruan parte hartu zuen, eta bertan EAEko osasunaren industriaren hainbat esperientzia azaldu ziren, "Osasun Pribatuko teknologia eta berrikuntza" tailerrean bezala.

Horrez gain, MONDRAGONeko BACek "Profil profesional sanitario berriak" izeneko tailerrean ponentzia bat aurkeztu zuen. Tailer horretan osasunaren sektorearen berrikuntzan lagundu dezaketen profil profesional berriak aztertu ziren, talentu ekintzailea garatzearen bitartez, eta izaera industrialeko negozio aukerak sortzeko aukerarekin.

Azkenik, MONDRAGONek bere standa izan zuen Ospitaleen eta Gestio Sanitarioaren Biltzar Nazionalaren 18. edizioko erakustaretoan, MONDRAGON Korporaziotik osasunaren arloan egiten diren jarduerei buruzko informazioa hedatzeko.

like0

110 visualizaciones