MONDRAGONEKO BACEN ZUZENDARIEN FOROAREN LEHEN TOPAKETA

MONDRAGONeko Business Acceleration Centerren jarduera eta lan dinamika gizarteratzen zuzendutako ekintzen esparruan, ondorengo helburuak dituen Zuzendari Foroa eratu da:

·         Enpresa proiektu berriak sustatzeko interesa duten zuzendarien artean harremana eta elkarreragina erraztea.

·         MONDRAGON Korporazioaren barruan zein kanpoko beste konpainietan arrakasta izan duten barne ekintzailetzaren esperientziak partekatzea.

MONDRAGONeko BACen Zuzendari Foroaren lehen topaketa urriaren 6an izango da, arratsaldeko 15:00etan, MONDRAGONen egoitzako ekitaldi aretoan. Honako gai zerrenda izango du:

1.       Jardunaldiaren sarrera. Javier Sotil Arriaran, Berrikuntza, Sustapena eta Ezagutzaren lehendakariordea.

2.       IBMren esperientzia negozio berrien sustapenean. Juan Antonio Zufiria, Espainia, Portugal, Grezia eta Israeleko IBMko lehendakaria.

3.       MONDRAGONeko Business Acceleration Center. Mikel Orobengoa Ortubai, ISEA Koop. E.ko zuzendari gerentea.

Aipatu bezala, Zuzendari Foroaren asmoa pertsonen arteko lotura indartzea da eta ezagutza aberasteko, jakintza eta esperientzia berritzaileak partekatuz, elkarri eragitea.  Horrela, bada, MONDRAGONeko BACen Zuzendarien Foroa Korporazioko kooperatiba eta dibisioetako gerente eta Berrikuntza eta Enpresa Sustapen zuzendariek osatuko dute.

MONDRAGONeko BACen Zuzendari Foroan parte hartzeko izena eman behar da. Izen-ematea telefonoz (943082215) edo e-postaz (mondragon-cp@mondragoncorporacion.com) egin daiteke.

like0

443 visualizaciones