MONDRAGONeko BACen esperientzia ezagutzeko bisitak
MONDRAGONeko BACek garatutako barne ekintzailetza. Irailaren 10ean CEIA – Arabako Eraberrikuntza Industrialdea enpresako ordezkaritza bat izan genuen bistian, David Montero zuzendaria buru zela.
Ondoren, urriaren 4an. Deustuko Unibertsitateko, BEAZ-Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroko eta TECNALIAko ordezkariz osatutako delegazio bat hartu genuen, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako proiektu baten esparruaren barruan, ekintzailetzaren arloko praktika onak identifikatzeko.
Bisita horietan zehar, MONDRAGONeko BACek Ekintzailetza Korporatiboaren eta Barne Ekintzailetzaren inguruko bere esperientzia azaldu zuen, baita lan metodologia ere, horren barruan Sistema Eragile baten hedapena sartzen delarik,k honako elementu hauez osatua:
- Esplorazioa: elkarren arteko lankidetzan oinarritutako espazioen prospektiba negozio berrien aukerak sortzeko.
- Lidergoa: enpresak sustatzeko giza kapital ekintzailea detektatzeko eta sustatzeko prozesua.
- Sozializazioa: jarduerena, lan dinamikarena eta ekintzailetza kooperatiboaren emaitzena.
- Gobernantza: MONDRAGONeko BACen eta bere proiektuen gestio mekanismoak.
Espero dugu MONDRAGONeko BACek partekatutako esperientziak politika eraginkorragoak eragingo dituela euskal erakunde publikoen aldetik Barne ekintzailetza bultzatzeko.
151 visualizaciones
