Mondragon Unibertsitateak “Proiektuen Zuzendaritza eta Ingeniaritza” nazioarteko kongresuan parte hartu du
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentroko (DBZ) ikerketa taldeko partaideek, Ganix Lasak, Daniel Justelek eta Aiur Retegik XVII. “Proiektuen Zuzendaritza eta Ingeniaritza” nazioarteko kongresuan parte hartu dute, Errioxan. Kongresua uztailaren 17, 18 eta 19an Logroñon izan da.
Aurkeztutako proiektu multzoak “Análisis de uso y valoración de diferentes variables para la evaluación de la experiencia del usuario en las creaciones conceptuales” kongresuko lanarik onenaren saria eta komunikazioaren saria lortu dute. Sariak Ingeniaritza Industrialeko Eskola Ofizialeko Batzar Nagusiak banatu zituen.
Iturria:MONDRABERRI.COM
154 visualizaciones